TXISTEAK

EDER PARDO - DBH2




Neska bat parkean dago bere amarekin. Kakagura da eta amak errepidera joateko esaten dio. Bertan dagoelarik, kamioi bat pasatu da eta boxina jo du.


- Pi- Pi!


Neskak dio:


- Bai, zuk pipi baina nik kaka.


JABIER GULINA- DBH2

Polizia foralen kontrol bat dago eta momentu batean kotxe bat oso azkar pasatzen da eta polizia batek esaten dio besteari:

- Ez genion kendu atzo gida- baimena?

- Bai, goazen bere atzetik!

Gelditzen dute eta galdetzen diote:

- Eta gida- baimena?

- Ez esan galdu duzuenik!






XABIER UHARTE - DBH2





Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:



- Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.



- Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!



- PPPPPPRRRRRRRRRR!!!!!!



- Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.



- Ipurdian?



- Ez, gizona, sudurrean.



JONE ETXEBERRIA - DBH2
Trenean dagoen gizon batek pakete bat zigarro hartu eta zigarro bat ateratzen du. Berriro paketea poltsikoan sartu eta erretzen hasten da. Ondoan dagoen gizonak galdetzen dio:

- Ba al duzu zigarro gehiago?

Gizonak paketea berriro atera, barrura begiratu eta esaten du:

- Ez, gutxiago.

ARITZ KARRASKO - DBH2






Jaimitoren amak Jaimitori:









- Etor zaitez Jaimito, ni eta zurea aitaren arteko ezkontzaren argazkiak erakutsiko dizkizut. Begira, hau da zure aita.









- Hori!!!- erantzuten du Jaimitok.- Nor da, orduan, gurekin bizi den lodikote eta burusoil hori?









EGOITZ CARRION - DBH2






Gaur Jonek granja bat bisitatzen duen lehen aldia da eta oiloak ikustean dio:





- Ama, oiloak ileapaindegira joaten al dira ere?





- Ez, zergatik Jon?





- Oilo punki bat ikusi dudalako.

Maitasun gutuna

Mar Gonzalez- DBH2
Maitasun gutuna

Asier maitia:
Gaueko hamabiak dira, ezin dut lorik egin. Zu bakarrik nire amets bat zara, nire desioa. Beste mutilak ezagutzen saiatu naiz, baina ezinezkoa egin zait zutaz ahaztea. Egunero zin egiten dut betiko ahaztuko zaitudala, baina azkenean galdu egiten dut. Begiak istean elkarrekin emandako uneak gogoratzen ditut. Arratsalde horiek hondartza bakartietan, ZU eta NI bakarrik, olatuen musika lasaiaren konpasean.
Gogoratzen al duzu gure lehen musua? Nik atzo izango balitz bezala gogoratzen dut. Joko batean izan zen. Bost urte baina gehiago ez genituen izango. Abesti bat abesten genuen: "Al conejito de la suerte...". Abesten bukatu genuen eta zure txanda heldu zen. Denak oihukatzen hasi ziren " muxu, muxu, muxu...". Zu gorriturik altxatu zinen eta masailean musu bihurri bat eman zenidan. Ez dut inoiz ahaztuko.
Batzuetan pentsatzen nuen mundua guk elkarrekin bizitzeko egina zela. Irratia piztu dut zutaz minutu bakar batean ez pentsatzeko, baina... hau entzuten zen:
"I love you, you love me, I love you..."
Badakit hemendik joan zinela eta ez dela posible gu berriz elkar ikustea. Baina, hala ere, MAITE ZAITUT eta BETIKO MAITEKO ZAITUDALA jakinarazi nahi dizut. Bertso hauek zuretzat dira:
Ohe barruan nago
ezin lorik egin
ezin burutik kendu
zure begi urdin
Nire barruan daukat
bihotzean samin
ezin du inork jakin
noiz ikusiko zaitut
Miloi bat musu eta besarkada bat.

LIBURUEN SINOPSIAK

AMAIA JAKA - DBH2




ETXE BAKARTIA

Etxe handia, ikaragarria, beldurtia, oso arraroa, ...

Bederatzi mutil etxe maltzur batera doaz egun batzuk pasatzera. Bapatean, ateak itxita daude, leihoak,... Dena itxita dago.

Bertan oso egun txarrak pasatzen dituzte. Batzuetan, hildakoak agertzen dira.

Istorioaren bukaera jakin nahi baduzue, istorio eder hau irakurri irakurri besterik ez duzue egin behar.





HARITZ KARRASKO - DBH2




STEVE AUSTIN


Steve, hockey jokalari ospetsua zen eta talde onenetariko batean jokatzen zuen. Egun batean "anti-doping" kontrol batean emaitza positiboa eman zuen.
Egun hartatik aurrera ez zuten talde horretan nahi eta bere taldetik modu txarrean bota zuten. Azkenean, nahiko txarra zen talde batean bukatu zuen. Gertatutakoa ea gero, zin egin zuen bere aurreko taldeari irabaziko zuela, baina horretarako lan gogorra egin beharko du. Lortuko al du irabaztea?

FILMEN SINOPSIAK

EGOITZ KARRION- DBH2





"Odolezko diamantea" - " Diamante de Sangre"

Benetan gertaturiko istorioa kontatzen da. Afrikako lurraldeetan gertatzen da. Hango errebeldeek eta guburnuko indarrek, etengabe daude borrokan diamanteak lortzearren, jende asko hiltzen. Afrikar batek bere familia galtzen du, atxilotzen baitute eta diamante izugarria aurkitzen du. "Archer"-ek, trafikante batek, bere familia aurkitzen lagunduko dio diamantearen truke.



IBAI GONZALEZ - DBH2





300





Espartanoen eta persiarren arteko guda erakusten du. 300 gerlari onenetarikoak 100.000 pertsiarren kontra eraso egiten dute. Borroka harrigarriak agertzen dira elefanteekin eta errinozeroekin hilezkorrekin aurka. Odola ikusten da leku guztietan.

Zer gertatuko zaie 300 Espartanoei? K.a. IV. mendeko Grezian oinarrituta dago. eta efektuak oso onak dira. Ausartuko al zara pelikula hau ikusten?





XABIER UHARTE - DBH2






QUIERO SER COMO BECKHAM



Neska batek futbol talde batean jokatu nahi du. Bera Pakistangoa da eta bere gurasoak ere bai. Londresko pertsonekin konparatuz beraiek desberdinak dira, kultura desberdina baitute.



Neskato honek hasieran parke batatan jolasten du futbolean eta ikusiko duzu nola sartzen den futbol talde batean. Baina taldean sartu ahal izateko bere gurasoekin hitz egin beharko du, baina ez dakigu utziko dioten ala ez.





XABIER ABREGO- DBH2



KARIBEKO PIRATAK

William Tarmer errementariak Jack Sparrow pirata ezagutzen du. Barbosa pirata gaiztoak "La perla negra" itsasontzia lapurtzen dio Jack-i eta honek itsasontzia lortu nahi du. Elizabeth Swamm neska ederrak, urrezko domina garrantzitsu bat du. Hau izango da Barbosa eta bere tripuilazioari maldizioa kenduko diona.

Pelikula hau ikustean piraten munduan mugil zaitezke, bere borroka interesgarriekin batera. Kalitate onenarekin grabatutako filma, familia osoak gozatu dezakeena.

Liburuen iritziak

JON ANDER ESTANGA - DBH1


HARRESI HANDIRANTZ - Jon Arretxe- Zubia

LABURPENA:

Rama hamairu urteko mutikoa da Indiako Sri Lanka irlan bizi dena. Ramaren familia oso txiroa eta behartsua da. Bere gelakoek barre egiten diote gauza asko ez jakiteagatik. Halabernak aukera bat ematen dio pobreziatik eta ezjakintasunetik irteteko. Rama pobreziatik irteteko oztopo eta arrisku asko jasan behar ditu.

Azkenean, neska gazte batekin ezkontzen da eta bion artean ongi bizitzen dira.



JONE ETXEBERRIA - DBH2



KALIFORNIAKO NESKAK - Elkar


LABURPENA:


Anuxka 17 urteko neska bat da. San Francisko hirira joan da hilabete batez ingelesa hobeto ikastera Risky-rekin eta Ainhoarekin. Anuxkari tokatzen zaion familia ez da oso normala, baina aberatsa . Hau dela eta, izugarrizko etxea izango du hilabete batez.


Carola, etxe handi horren jabearen alaba, zuhaitz-etxe batera igotzen da, protesta moduan, bere aita neska batekin Parisen baitago, berari inolako kasurik egin gabe. Honen ondorioz Anuxkak jende asko ezagutuko du, atseginak eta desatseginak.


Milaka momentu goxo igaroten ditu Kalifornian, baina baita momentu larriak eta korapilotsuak ere. Azkenean, hiru lagunak Euskal Herrira bueltatzen dira. Risky titan tatuaje bat duela bueltatzen da. Izan ere, mutiko batzuek txantaia egin zioten eta hori jartzera behartu.


Azkenean, Carola zuhaitzetik jaisten da bere aita etxera bueltatu eta bere neskalaguna utzi duelako.



UXUE GALARTZA DBH1



Suzko zapatak eta haizezko sandaliak - Ursula Wölfel - Elkarlanean



Bazen Tim izeneko mutiko bat, zazpi urte zituena. Gizena eta txikia zen, gelako gizenena eta txikiena. Guztiek iseka egiten zioten, potolo edo txerri txiki deituz. Bera oso gaizki sentitzen zen eta defenditu egiten zen, esanez:



- Itsusiak eta hankaluzeak zarete! Zainzuriak dirudizute! Uraza hostoak! Banpiruak!



Baina ez zioten kasurik egiten eta barre egiten zuten.



Egun batean, Tim-en urtebetetzea zen, gurasoak opari zoragarria zela esan zioten eta Tim korrika-korrika jeitsi zen. Bi zapata pare besterik ez zegoen sukaldean; suzko zapatak bararentzat eta sandaliak aitarentzat. Mahaitxo baten gainean bi motxila zeuden, bata txikia eta bestea, handiagoa. Bera ez zegoen oso pozik baina, beno... Aita eta bera txango batera joateko zen, mundua ezagutzera, oporrak bertan pasatzeko asmoz.



Hurrengo egunean aita-semeak atera ziren. Asko ibili ondoren bazkaltzera geratu ziren. Segituan herri baten bila hasi ziren, zapatak puskatu zirelako eta oinutsik ezin zuelako jarraitu.



Gisela izeneko neskatoarekin elkartu ziren. Giselak bere abereak ikustera eraman zituen, txerriak, behiak, ... Tim ausartarena egiten zen Giselaren aurrean.



Egun batean herri hartako zapatariarengana joan ziren eta baita zapatak konpondu ere. Beraz, prest zeuden aurrera jarraitzeko. Arazo bat besterik ez zegoen; Giselak eta Tim-ek ez zutela bata bestearengandik banadu nahi.



Azkenean, bertan geratu ziren eta arrantzan ere ikasi zuten, beste gauza batzuen artean. Tim-ek lagun asko egin zituen, baina ama falta zitzaion. Orsuan, denbora asko bertan eman ondoren, Tim eta bere aita amarengana itzuli ziren. Hala ere, Tim eta bere familia Gisela bisitatzen jarraitzen zuen.

XABIER ABREGO DBH2







LEHEN AMODIOA SUEDIAN- Joxemari Iturralde





Risky, mutil gaztea eta bizkorra, Aste Santuko oporrak zirela, Suediara joaten da bere familiarekin, aitak bertan lan egin behar baitzuen. Suedian neska batetaz maitemintzen da eta zenbait lagun ezagutzen ditu.





Aita lanera joaten zen egunetan, Risky aitaren lagun baten etxean geratzen zen, Blaiderg familia zoragarriarekin hain zuzen ere.





Ez dizut istorio guztia azalduko; hobe da zeuk zure zure kabuz irakurtzea.

















IKER LIZARRAGA









TXIMINOAREN ETA AURKAKUSOAREN IPUINA









EGILEA: Ursula Wölfel




ARGITALETXEA: Alberdania




LABURPENA:




Behin batean arkakuso batek tximino bati zilborretik heldu zion. Mina kendu nahian, tximinoa eskuarekin zilborra jotzen hasi zen, baina alferrik. Zarata ateratzea lortu zuen bakarrik, baina arkakusoa ez zen aspertzen. Azkenean joka hasi zitzaion.









Handik hamar egunera tximinoa haserretu egin zen eta lehia irabazi zion arkakusoari. Eta handik aurrera arkakusoa ez zen gehiago hurbildu tximinoarengana.

Ander., Andrés, Daniel, Nekane, Maddi, Naroa

KARIBEKO PIRATAK



Albaro, Jabier, Oihan, Ioritz eta Uxue

ASMAKIZUNA:

Nor jaiotzen da uretan eta heldutzen da lurrean?


TXISTEA:
Lepekoek zergatik lurperatzen dituzte hildakoak ipudia goraka dutela?Bizikletak uzteko.

DBH1

Egoitz Carrion DBH2



ESKUTITZA:

Kaixo Eneko:

Zer moduz zaude? Ni oso ongi herrian baina Iruñeko etxe berrira joateko irrikitan.
Aspaldian ez dugu elkar ikusi, azkeneko gabonetatik uste dut.

Aurreko astean Tolosako azoka famatuan izan nintzen. Oso azoka polita da, izugarria eta denetatik aurki dezakezu hor.

Babarrun postu batera joan nintzen, ospe handia baitute eta hara non, zure ama ikusi nuen saltzen. Babarrunak saltzen al dituzue?

Beno, gaiaz aldatu behar dut. Entzuna dut, sudurra operatu nahi duzula. Egia esan, zure amak esan zidan. Ziur al zaude egin nahi duzunaz? Badakit eskolara joaten hasi zinenetik arazo handiak izan dituzula sudurrarekin, lagunak eta amodio kontuak zirela eta. Baina horrek arrisku handia dauka. Behin hasita, ez dago atzera itzultzerik eta gaizki atera daiteke.

Nere osabaren lagun batek sudurra operatzea erabaki zuen eta emaitzak ez ziren oso onak izan. Bi hilabete egon zen sudurra busti ezinik, uda zelarik eta zailtasun handiak izaten zituen arnasa hartzeko.

Ez du pena merezi zure sudurra arriskatzea ixura aldatzeko bakarrik. Pentsa ezazu nola ibiliko zinateke gaizki aterako balitz; itxura okerragoa izango zenuke, arnas hartzeko arazo handiak, min handia eta oso gaizki pasatuko zenuke.

Nire ustez, arrisku handia hartzea da ezertarako, baina zure amak esan didanez, ia ezinezkoa da zuri ideiaz aldatzea, tximista pare hartu baitzenuen operatzeko eguna. Ez bat ez bi joan zinela, orduan , gomendatzen dizut, Bizkaiako Jesus Zabaleta ospitalera joatea, Bilbon. Zur eta lur geldituko zara duten instalazio, zerbitzu eta praktikarekin. Ezta hurrik eman ere beste ospitalekin.

Ideiaz aldatuko duzulakoan.

Agur bero bat: Egoitz

Maddi Urra


Asmakizuna:

Hortzez ornitutako ehunezko bi zerrendaz osatua nago. Txaketak, gonak, prakak, zapatak... lotzeko balio dut. Jostunak erabiltzen nau. Zer naiz?

Naroa Moreno



Asmakizuna:

Gauza laukizuzena dut pantaila moduan eta teklatua hizki eta zenbakiekin testuak makinaz bezala idazteko. Interneten gauzak bilatzeko eta chateatzeko balio dut. Zer naiz?