Liburuen iritziak

JON ANDER ESTANGA - DBH1


HARRESI HANDIRANTZ - Jon Arretxe- Zubia

LABURPENA:

Rama hamairu urteko mutikoa da Indiako Sri Lanka irlan bizi dena. Ramaren familia oso txiroa eta behartsua da. Bere gelakoek barre egiten diote gauza asko ez jakiteagatik. Halabernak aukera bat ematen dio pobreziatik eta ezjakintasunetik irteteko. Rama pobreziatik irteteko oztopo eta arrisku asko jasan behar ditu.

Azkenean, neska gazte batekin ezkontzen da eta bion artean ongi bizitzen dira.



JONE ETXEBERRIA - DBH2



KALIFORNIAKO NESKAK - Elkar


LABURPENA:


Anuxka 17 urteko neska bat da. San Francisko hirira joan da hilabete batez ingelesa hobeto ikastera Risky-rekin eta Ainhoarekin. Anuxkari tokatzen zaion familia ez da oso normala, baina aberatsa . Hau dela eta, izugarrizko etxea izango du hilabete batez.


Carola, etxe handi horren jabearen alaba, zuhaitz-etxe batera igotzen da, protesta moduan, bere aita neska batekin Parisen baitago, berari inolako kasurik egin gabe. Honen ondorioz Anuxkak jende asko ezagutuko du, atseginak eta desatseginak.


Milaka momentu goxo igaroten ditu Kalifornian, baina baita momentu larriak eta korapilotsuak ere. Azkenean, hiru lagunak Euskal Herrira bueltatzen dira. Risky titan tatuaje bat duela bueltatzen da. Izan ere, mutiko batzuek txantaia egin zioten eta hori jartzera behartu.


Azkenean, Carola zuhaitzetik jaisten da bere aita etxera bueltatu eta bere neskalaguna utzi duelako.



UXUE GALARTZA DBH1



Suzko zapatak eta haizezko sandaliak - Ursula Wölfel - Elkarlanean



Bazen Tim izeneko mutiko bat, zazpi urte zituena. Gizena eta txikia zen, gelako gizenena eta txikiena. Guztiek iseka egiten zioten, potolo edo txerri txiki deituz. Bera oso gaizki sentitzen zen eta defenditu egiten zen, esanez:



- Itsusiak eta hankaluzeak zarete! Zainzuriak dirudizute! Uraza hostoak! Banpiruak!



Baina ez zioten kasurik egiten eta barre egiten zuten.



Egun batean, Tim-en urtebetetzea zen, gurasoak opari zoragarria zela esan zioten eta Tim korrika-korrika jeitsi zen. Bi zapata pare besterik ez zegoen sukaldean; suzko zapatak bararentzat eta sandaliak aitarentzat. Mahaitxo baten gainean bi motxila zeuden, bata txikia eta bestea, handiagoa. Bera ez zegoen oso pozik baina, beno... Aita eta bera txango batera joateko zen, mundua ezagutzera, oporrak bertan pasatzeko asmoz.



Hurrengo egunean aita-semeak atera ziren. Asko ibili ondoren bazkaltzera geratu ziren. Segituan herri baten bila hasi ziren, zapatak puskatu zirelako eta oinutsik ezin zuelako jarraitu.



Gisela izeneko neskatoarekin elkartu ziren. Giselak bere abereak ikustera eraman zituen, txerriak, behiak, ... Tim ausartarena egiten zen Giselaren aurrean.



Egun batean herri hartako zapatariarengana joan ziren eta baita zapatak konpondu ere. Beraz, prest zeuden aurrera jarraitzeko. Arazo bat besterik ez zegoen; Giselak eta Tim-ek ez zutela bata bestearengandik banadu nahi.



Azkenean, bertan geratu ziren eta arrantzan ere ikasi zuten, beste gauza batzuen artean. Tim-ek lagun asko egin zituen, baina ama falta zitzaion. Orsuan, denbora asko bertan eman ondoren, Tim eta bere aita amarengana itzuli ziren. Hala ere, Tim eta bere familia Gisela bisitatzen jarraitzen zuen.

XABIER ABREGO DBH2







LEHEN AMODIOA SUEDIAN- Joxemari Iturralde





Risky, mutil gaztea eta bizkorra, Aste Santuko oporrak zirela, Suediara joaten da bere familiarekin, aitak bertan lan egin behar baitzuen. Suedian neska batetaz maitemintzen da eta zenbait lagun ezagutzen ditu.





Aita lanera joaten zen egunetan, Risky aitaren lagun baten etxean geratzen zen, Blaiderg familia zoragarriarekin hain zuzen ere.





Ez dizut istorio guztia azalduko; hobe da zeuk zure zure kabuz irakurtzea.

















IKER LIZARRAGA









TXIMINOAREN ETA AURKAKUSOAREN IPUINA









EGILEA: Ursula Wölfel




ARGITALETXEA: Alberdania




LABURPENA:




Behin batean arkakuso batek tximino bati zilborretik heldu zion. Mina kendu nahian, tximinoa eskuarekin zilborra jotzen hasi zen, baina alferrik. Zarata ateratzea lortu zuen bakarrik, baina arkakusoa ez zen aspertzen. Azkenean joka hasi zitzaion.









Handik hamar egunera tximinoa haserretu egin zen eta lehia irabazi zion arkakusoari. Eta handik aurrera arkakusoa ez zen gehiago hurbildu tximinoarengana.

1 comentario:

Unknown dijo...

me a gustado mucho esta pagina gracias por acerme el trabajo ya no me tengo que leeer el libro es genial.... en realidad oi solo quiero dar las gracias a jone etxebarria que es la unica que a exo el resumen de mi libro yo ubiera mejorado la alburpen del libro pero buneo a caballo regalado n le mires el diente.