TXISTEAK

EDER PARDO - DBH2




Neska bat parkean dago bere amarekin. Kakagura da eta amak errepidera joateko esaten dio. Bertan dagoelarik, kamioi bat pasatu da eta boxina jo du.


- Pi- Pi!


Neskak dio:


- Bai, zuk pipi baina nik kaka.


JABIER GULINA- DBH2

Polizia foralen kontrol bat dago eta momentu batean kotxe bat oso azkar pasatzen da eta polizia batek esaten dio besteari:

- Ez genion kendu atzo gida- baimena?

- Bai, goazen bere atzetik!

Gelditzen dute eta galdetzen diote:

- Eta gida- baimena?

- Ez esan galdu duzuenik!






XABIER UHARTE - DBH2





Gizon bat medikuarengana joan zen eta esan zion:



- Mediku jauna, arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.



- Hori ez da posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!



- PPPPPPRRRRRRRRRR!!!!!!



- Hori larria da. Ebakuntza behar duzu.



- Ipurdian?



- Ez, gizona, sudurrean.



JONE ETXEBERRIA - DBH2
Trenean dagoen gizon batek pakete bat zigarro hartu eta zigarro bat ateratzen du. Berriro paketea poltsikoan sartu eta erretzen hasten da. Ondoan dagoen gizonak galdetzen dio:

- Ba al duzu zigarro gehiago?

Gizonak paketea berriro atera, barrura begiratu eta esaten du:

- Ez, gutxiago.

ARITZ KARRASKO - DBH2






Jaimitoren amak Jaimitori:









- Etor zaitez Jaimito, ni eta zurea aitaren arteko ezkontzaren argazkiak erakutsiko dizkizut. Begira, hau da zure aita.









- Hori!!!- erantzuten du Jaimitok.- Nor da, orduan, gurekin bizi den lodikote eta burusoil hori?









EGOITZ CARRION - DBH2






Gaur Jonek granja bat bisitatzen duen lehen aldia da eta oiloak ikustean dio:





- Ama, oiloak ileapaindegira joaten al dira ere?





- Ez, zergatik Jon?





- Oilo punki bat ikusi dudalako.

5 comentarios:

Unknown dijo...

oso charak dira

Unknown dijo...

Llebaba 3 dias sin reirme y ahora 4

Unknown dijo...

Llebaba 3 dias sin reirme y ahora 4

Unknown dijo...

Aimar_BM

Unknown dijo...

El pepe