
ESKUTITZA:
Kaixo Eneko:
Zer moduz zaude? Ni oso ongi herrian baina Iruñeko etxe berrira joateko irrikitan.
Aspaldian ez dugu elkar ikusi, azkeneko gabonetatik uste dut.
Aurreko astean Tolosako azoka famatuan izan nintzen. Oso azoka polita da, izugarria eta denetatik aurki dezakezu hor.
Babarrun postu batera joan nintzen, ospe handia baitute eta hara non, zure ama ikusi nuen saltzen. Babarrunak saltzen al dituzue?
Beno, gaiaz aldatu behar dut. Entzuna dut, sudurra operatu nahi duzula. Egia esan, zure amak esan zidan. Ziur al zaude egin nahi duzunaz? Badakit eskolara joaten hasi zinenetik arazo handiak izan dituzula sudurrarekin, lagunak eta amodio kontuak zirela eta. Baina horrek arrisku handia dauka. Behin hasita, ez dago atzera itzultzerik eta gaizki atera daiteke.
Nere osabaren lagun batek sudurra operatzea erabaki zuen eta emaitzak ez ziren oso onak izan. Bi hilabete egon zen sudurra busti ezinik, uda zelarik eta zailtasun handiak izaten zituen arnasa hartzeko.
Ez du pena merezi zure sudurra arriskatzea ixura aldatzeko bakarrik. Pentsa ezazu nola ibiliko zinateke gaizki aterako balitz; itxura okerragoa izango zenuke, arnas hartzeko arazo handiak, min handia eta oso gaizki pasatuko zenuke.
Nire ustez, arrisku handia hartzea da ezertarako, baina zure amak esan didanez, ia ezinezkoa da zuri ideiaz aldatzea, tximista pare hartu baitzenuen operatzeko eguna. Ez bat ez bi joan zinela, orduan , gomendatzen dizut, Bizkaiako Jesus Zabaleta ospitalera joatea, Bilbon. Zur eta lur geldituko zara duten instalazio, zerbitzu eta praktikarekin. Ezta hurrik eman ere beste ospitalekin.
Ideiaz aldatuko duzulakoan.
Agur bero bat: Egoitz